You are currently browsing the category archive for the ‘Lehoia’ category.

Maitane Castresana

DEFINIZIOA

Lehoia (Panthera leo edo Felis leo) taldeka bizi den eta taldean ehizatzen duen haragijaleen ordenako felidoen familiako ugaztun handia da.

EZAUGARRIAK

80-100cm garai, 180-240cm luze, eta 70cm inguruko isatsa du, ile motots batean bukatuta. Buru handia, mutur zabala eta gorputz gihartsukoa da. Lehoiaren azalaren kolorea, horixka edo arre marroia izaten da.Gorputz osoan zehar ile motz-motza du. Hankak eta atzaparrak sendoak eta gihartsuak ditu. Gainera, begi zorrotzak ditu. Belarriak biribilak dira eta ile motz eta ugariz horniturik daude. Ikusmen zorrotza eta entzumen fin-fina du. Arrak, bularralde osoa estaltzen dion adatsa du. Emeek berriz, ez dute adatsik, baina, trebeagoak eta arinagoak izaten dira.

ELIKADURA

Lehoia haragijalea izanik, beste zenbait animalia belarjaleetaz elikatzen da, esate baterako: gazelaz, zebraz… Lehoi arrak nagiak direlako eta asko pisatzen dutelako ez dute ehizatzen, baizik eta, kumeez arduratzen dira eta lurraldea zaintzen dute, emeak ehizatu bitartean. Gehienetan, lehoi emeak taldeetan ehizatzen dute.

UGALKETA

Lehoi basatiek, bi urtetik behin dituzte kumeak. Zoologikoetan daudenak berriz, urtean behin dute kumaldia. Emeak aldiko, 2-3 kume izaten dute. 15-16 hilabete egon ohi da emea ernai. Kumeek lehen hiru hilabeteak taldetik aparte igarotzen dituzte, amarekin. Aldi horretan, amak ehizatzen eta zenbait gauza egiten irakasten die kumeei. Epealdi hori bukatzean, ama eta bere kumeak taldera itzultzen dira.

BIZILEKUA

Antzina lehoiak Ekialde hurbileko leku askotan, Afrika osoan eta Europan ere bizi ziren, baina gaur egungo lehoiak Afrikan aurkitzen dira, Saharako basamortuaren hegoaldeko lurralde zabaletan hasi eta Hego Afrikako muturreraino helduz, Kongo ibai arroko ohian euritsuan izan ezik. Asian lehoiak ere badaude: Gyr-ko oihanean bizi dira, Indiako Ipar-Mendebaldean.

MOTAK

Gaur egun, lehoi mota asko existitzen dira, baina, gizakiaren ondorioz, mota batzuk desagertuta edo desagertzeko zorian daude, adibidez, haitzuloetako lehoia. Haitzuloetako lehoia, historiaurrean leku askotan bizi izan zen haragijalea zen, jada, ez dira inon aurkitzen, duela urte asko desagertu baitziren. Gaur egun, lehoi mota batzuk geratzen dira, adibidez: Indiako lehoia eta Afrikako lehoia.

Indiako lehoia, Gyr-eko oihanean, Indiako Kathiawar eskualdean bizi den lehoia da, adats laburra, mutur mehea eta gorputz liraina duena.

Afrikako lehoia, Saharako basamortuaren hegoaldeko lurralde zabaletan hasi eta Hego Afrikako muturreraino helduz, Kongo ibai arroko ohian euritsuan izan ezik, bizi den lehoia da.

BITXIKERIAK

Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.