Nagore Salas

DEFINIZIOA

Katagorria zuhaitzean bizi den esziuridoen, hau da, karraskarien  ordenako familia handi bat da. Animalia karraskariak esan nahi du bere elikagaiak karraska egiten jaten dituela.

EZAUGARRIAK

Isats iletsu eta luzea duen animalia honen hankak oso motzak dira. Hemen inguruan daudenak gorrixkak dira, hegoaldekoak batez ere; sabelean eta buruan, berriz, xurizka du. Belarrietan eta muturrean dituen iletxo deigarriek, guztiz itxura berezia ematen diote animaliari.

ELIKADURA

Animalia iletsu honen elikagai nagusiak fruituak eta haziak dira. Urte sasoirik egokienean janaria biltzen aritzen dira, eskasa denerako. Haien janari biltegia uste baino lehenago uzten bada, zuhaitz-kimua, txorien arrautzak edo txitak ere jan al ditu. Elikagai hauetariko bat ere ez aurkitzen ez ba du, landare batzuk ere jaten ditu, esate baterako, onddoak. Gehienetan adarretan ibiltzen dira janari bila, baina arriskurik sumatzen ez badute lurrera jaisten dira janari bila.

UGALKETA

Ugalkortasun handiko animali hau, bizilekutzat duen habian erditzen du, 30-35 eguneko ernaldia egin ondoren. Udaberri amaieran 4-7 kume izaten ditu.

BIZILEKUA

Animalia ugaztun hau, basoetan bi edo hiru adarren arteko loturaz baliatuz, adartxo eta zotzez egindako egitura biribil trinko eta sendoetan bizi da. Ia edozein baso motan eraiki ahal du bere bizilekua.

MOTAK

Seguru urtxintxa mota asko dagoela baina hurrengo bideoan ikusten den bezalakorik, gutxitan ikusi.

BITXIKERIAK

Bere itxura dotorea eta apaina izateaz gain, zuhaitz-adarretan gora eta behera dabilela liraintasunezko ikuskizun bikainaz gosatzeko aukera eskaintzen digu. Oso ondo etortzen zaio “katagorri” izena, katuak berak ere ez baitio ezer irakatsiko, ez jauzika aritzen, eta ez lekurik aldrebesenetan, oreka, zuzen, erraztasun osoz mantentzen.