Jasone Herrán

DEFINIZIOA 

Oreina, 1,50m-ko altuera eta batez beste 200kg-ko pisua duen ugaztun belarjalea eta hausnarkaria da, “cervidae´´ familiakoa.Animalia hau, adarrak dituzten basatien artean, handienatarikoa da .

EZAUGARRIAK

Arrak zein emeak, belarri nahiko handiak eta puntazorrotzak dituzte, eta marroi koloreko begi handiak. Hankak luzeak eta sendoak dituzte. Arrek adarrak dituzten bakarrk dira; zehazkiago esateko, hezurrak dira eta urtero erortzen eta berriak jaiotzen zaizkie. Bere azala ilez estalita egoten da, ilearen kolorea urtaroen araberakoa izaten da, udaberrian, adibidez, gorri kolorekoa da, neguan, berriz, gris kolorekoa. Buztana 15-20 cm ingurukoa da, kolore hori argikoa. Bizkar osoan zehar marra beltz bat daukate.

ELIKADURA
 

Oreinak, belarjaleak dira, hau da, belarrez eta landarez elikatzen dira. Europan, gehinbat, udan eta udaberrian elikatzen dira, loreen, fruituen, hosto berdeen eta kimuen bidez.

Negu partean, gehienbat, zuhaitzetako adarrak, sasiak, huntzak, enborraren azalak eta hosto idortuak jaten ditu.

Udazkenean, haritzaren fruituak bilatzen ditu, gustuko dituenak, eta sasoi honetan, perretxikoak edo bere adarrekin baliatuz hartzen dituen sagarrak jaten ditu.

Europan, belarraz gain, oreina landareak jaten ditu ( sasiak eta mugurdiak ), zurezko landareak ( izeiak, xarmak eta haritzak ) eta basoetako fruituak, gehienbat ezkurrak baina sasiko sagarrak ere.

UGALKETA

Udaberrian, maiatza eta ekaina artean, emeak orein kume bat( 6 – 8 kg ) erditzen du, eta bi urte betetzen dituen arte, kumea ez da bere amarengandik aldentzen. Bitartean, emea bere kumea elikatzeaz eta arriskuetatik babesteaz arduratzen da.

BIZILEKUA     

Oreinak, taldetan bizi dira, arrak alde batetik eta emeak bestetik.

Oreinak, munduan zehar sakabanatuta bizi dira, Antartikan eta Australian izan ezik. Animalia honek, bereziki, estepak eta belardiak dituzten baso handietan bizi dira.

Europan, orein gorria da espezierik ohikoena.

Euskal Herrian, talderik handienak Gorbeia mendiaren aldean, Araba eta Bizkaia artean, eta Nafarroako mendietan bizi dira, batez ere, Iratiko oihanaren inguruan.

 

MOTAK  

Oreinak, mundu osoan zehar oso ugariak dira eta mota askotakoak daude. Oreinen moten artean ezagunenetako batzuk hauek dira: buztan beltzeko oreina, buztan zuriko oreina, orein gorria, zingiretako oreinak, uretako orein txinatarra…

BITXIKERIAK  

Gizakiek betidanik explotatu dituzte oreinak: bere haragia elikatu egi die, bere azala hotzetik babestu egin dio eta bere hezurrak berotu egin diote.

 Oreinen Ehiza

Oreinak, gizakiek gehin ehizatzen duten animalietako bat da. Oreinen ehiza basoan bertan izaten da. Animalia ehizatzeko erabiltzen duten tresnak kutsadura akustikoa, zarata,sortzen dute. Oreinen ehizaren ondorioz, animalia hauek, munduan zehar  gutxitzen ari dira, horrekin batera, ekosistema kaltetuz doa.

Zenbait gizakiek, ez daude adoz oreina ehizatzeko ekintzarekin, eta behingoz debekatua izatea nahi dute, animalia hau munduan bizirik jarraitzeko.

Oreinak Sukaldaritzan

Oreinak sukaldaritzan oso ezagunak dira, hainbat janari mota egin daitezke animalia honen haragiareki, baita modu askotara sukaldatu ere. Animalien alde dauden pertsonek, ez daude bat ere adoz oreinaren haragia jan ahal izatea.  Oreinaren haragia, gizakiek, beste jaki bat bezala jaten dute.