Andoni López

DEFINIZIOA

Sugea eskataz estalitako gorputz luzea duen narrrastia da. Hankagabea da eta horregaitik lurretik arrastaka mugitzen da. Herpetologia da sugeak astertzen dituen zientzia.


EZAUGARRIAK

Sugeen ezaugarri nabarmena zera da: ez dute hankarik. Hala ere haginkada batez eriotza eragin ahal dizu. Baina ez guztiak pozoiaren bidez hiltzen dute, beste batzuk estrangulatu edo ito egiten dituzte euren harrapakinak. Sugeen ikusmena ez da ezta txarra ezta ona baina horrez gainera sugeen mingaina inguruko mugimenduak detektatzeko erabiltzen ditu. Entzumenari buruz esan ahal da ez dutela garaturik, batez ere belarririk ez dutelako. Narrasti onen azala eskata gogorrez eta malguez estalia dago eta urtero zenbait bider aldatu behar du.

ELIKADURA

Suge guztiak haragijaleak dira eta gehienetan intsektuak, hegaztiak, animaliak… jaten dituzte. Gainera beraiek baino handiagoak diren animaliak jan ahal ditu. Narrasti hauek ez dute murtxikatxen, harrapakin osoa irensten dute ahoan duten mandibuleei esker.

UGALKETA

Normalean suge arrak emeak baino 3 urte gutxiago behar ditu ugaltzeko prestatzeko. Ugalketa saioa udaberrian izaten da eta 5-10 asteko bitarteko denbora behar du obiparoa (arrautzak jartzen baditu) edo bibiparoa (kumeak zuzenean eta bizirik jaio) bada.

BIZILEKUA

Ia munduko leku guztietan bizi ahal da, ia baldintza guztietan: arroketan, zuhaitzetan, itsasoan…

MOTAK

Sugeak motetan oso aberatsak dira: boak eta pitoien familiakoak, biborak eta krotaloak, kobrak,manbak eta koralak, anakondak…

BITXIKERIAK

Sugeak ontzat hartu dira zenbait kulturatan, baina txartat beste zenbaitetan. Adibide bezala ekialdeko kultura kristianoetan demonioarekin identifikatzen zuten. Beste leku batzutan sakratuak dira.

Indian 250000 aginkada gertatzen dira urtero eta horietatik 50000 heriotza eragiten dute.