Beatriz Agudo

DEFINIZIOA: Arranoa, haragilajea den hegazti harraparia da.


EZAUGARRIAK: Arrano baten luzera 63-69 cm-koa izan ohi da, eta bere pisua 1, 5-2, 2 kg-koa gutxi gorabehera. Animalia honen ezaugarririk garrantzitsuenak hauek dira: ikusmena, atzaparrak, tamaina, mokoa, hegoak, etab. Ikusmenari hitz egiten hari garenean, bi puntu fokal fituela aipatu behar da. Puntu fokal bakoitzak betebehar bat du; batek alboetara eta besteak zuzen begiratzeko. Animalia hauek ere atzapar oso indartsu eta zorrotzak ditu bere harrapakinen azala oso ondo zatitzeko. Asko zirraratzen duen beste ezaugarri bat mokoa da. Oso handia du, eta horregatik harrapakinak ondo murtikatzen dituzte. Beraien hankak oso laburrak izan harren, hego oso luzeak ditu (180 cm inguru), eta horren ondorioz oso azkar hegan egiten dute.


ELIKADURA:  Animalia hauen elikadura narrastia da, eta batez ere, ofidioak. Baina honez gain, hainbat animalia desberdinez elikatzen dira arranoak.

UGALKETA: Martxoan, arrano bikotea barruti gainean daude. Beraien ohituretako bat, kumeekin 2 urtez saintzen gelditzea da. Apirilean hegoaldeko medihegaletan dauden zuhaitzen adarburuan eginda dituzte habia. Han emeak tamaina handiko arrautza errundutzen du, eta egunean bizpahiru suge ekartzen dio kumeari.

BIZILEKUA: Beraien habitata, eremu zabalak dira. Horregatik elikadura hori daukate; ofidioak eguzki-izpien beroa behar dute, beraz, eremu irekietan bizi dira.


MOTAK:  Arrano mota asko daude Euskal Herrian, eta honen kanpo. Aipagarrienak hauek dira: Arrano sugezalea (Cicaetus gallicus), Arrano txikia (Hieraetus pennatus), Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus), etab.

BITXIKERIAK: Arranoak, herri batzuetan, harmarri bezala erabiltzen dira. Adib:Arranoa, esfortzua irudikatzen zuenes, Euskal Herrian, erregearen zigilua izan zen.