Joseba Llano

DEFINIZIOA: Hartz zuria Ipar Poloan bizi den ile argiko ugaztun handi eta haragijalea da, Thalarctus Maritimus izenekoa.


EZAUGARRIAK: Hankak beste hartz batzuk baino garatuagoak ditu, horren ondorioz, ibilaldi nahiz igerialdi luzeak egin ditzake. Ipar Poloan hotz handia egiten duenez, gorputz osoan zehar izena ematen dion ile zuria dauka. Belarri eta buztan txikiak ditu eta modu horretan gorputzeko beroa hobeto mantentzen du. Arrak 400 edo 500 kilogramo inguru pisatzen ditu, emeak, aldiz, 200 eta 300 kilogramo artean.


ELIKADURA: Animalia hau Artikoko erregea da eta hango animalia ia guztiez elikatzen da. Hain handia izanik, egunean 30 kilogramo elikagai jatera hel daiteke. Bere gustukoenen artean itsas-txakurra eta elur-oreinen kumeak daude, hain zuzen ere. Bertako urak zapore gazia duenez, hartz honek ehizatutako animalien odolak soilik edaten du. Gose handia izanez gero kanibala izatera hel daiteke, hau da, bere espeziekoak jatera.


UGALKETA: Beste hartzek ez bezala, hartz zuriak ez du hibernatzen. Horren ordez, negu gogorra izotzeko babesleku batean igarotzen du emeak. Denboraldi honetan lehenago pilatutako koipeez bizi dira eta bitartean bat edo bi kume izaten dituzte. Harzkume jaioberriak azkar hasten dira eta gutxi gorabehera bi urte jarduten dituzte amaren babespean.


BIZILEKUA: Hartz zuria hotz handiko lurraldeetan bizi da eta gehienbat toki hauetan bizi da: Alaska osoan, Kanadan, Groenlandian eta Siberian gehienbat. Izotz zuriaren gainean orientatzeko kapaz da eta iceberg batean uda guztia igaro dezake inolako arazorik gabe.


MOTAK

BITXIKERIAK: Antzinean inuitek soilik ehizatzen zituzten baina geroago europarrek kontrolik gabe ehizatu zituzten. Desagertzeko zorian dago eta bi arrisku nagusi ditu: bera bizi den izotzaren eta atmosferaren kutsaketa, alde batetik, eta berotegi efektua, bestetik.

Hartzak oso animalia maiteak dira. Horren adibide dira beraiei buruzko hainbat pelutxe eta panpin. Gainera, hartzari buruzko marrazki bizidun batzuk daude: Yoghi hartza .