Leire Gonzalvo

DEFINIZIOA

Izurdeak ugaztun itsastarrak dira, Delphinidae familiakoak.

EZAUGARRIAK

Oso animalia jakintsuak dira. Gorputza fuseiformea dute eta normalean azala grisa. 200 eta 500 kg artean pisatzen dute eta lau metroko sakonera heldu daitezke. Izurdeek bi zentzumen dituzte garatuta: entzumena eta ikusmena. Komunikatzeko soinua erabiltzearen arrazoia entzumenaren garapena izan daiteke.

ELIKADURA

Izurdeen elikadura, espeziearen arabera aldatu egiten da. Bere pisuaren ehuneko hamarra jan dezakete eta gehienbat sardinak, txitxarroak eta arrain-sardak jaten dituzte.

UGALKETA

Izurdeen heldutasun sexuala sexuaren arabera aldatzen da, hau da, emeek 5-12 urterekin daukate eta arrek, ordea, 913 urterekin. Animalia hauek 11-12 hilabeteko ernaldia izaten dute. Gero, kumea, 18 hilabetez egoten da amarekin. Honek elikagaiak lortzen dizkio.

BIZILEKUA

Normalean izurdeak Atlantikoan eta Barean bizi dira. 20 izurdeko talde multzotan egoten dira.

MOTAK

Hainbat izurde mota daude, hala ere, batzuk bakarrik aipatuko ditugu:izurde handia,  arrunta eta arraiaduna. Bitxienen artean sudurmotza aurkitzen dugu.

BITXIKERIAK

Ni txikia nintzenean oso bitxia iruditzen zaidan gauza bat kontatzen zidaten izurdeei buruz. Izurdeak, marinelei tokietara iristen laguntzen zietela edota itsasoan larrialdietan zeudenean, ere, lagundu egiten zietela.