Unai López

DEFINIZIOA Ezkatadunen ordenako eta lazertidoen familiako narrasti intsektujalea da. Latinezko izena “Lacerta Viridis”


EZAUGARRIAK Gehienetan kolore berdea du baina besteetan beste koloretakoak aurki daitezke, alboetan orban beltzak ditu eta ez oso txikiak. Atzeko hankak proportzionatutak ditu, hau da, gutxi gora-behera hanken tamaina konstantea dela. Entzumena oso sentikorra du, dastamen zolia, hau da, zorrotza fina, eta gainera usaimen oso ona duten narrastiak dira. Musker hau oso deigarria eta handia da. 30-34 zm ditu gutxi gora-behera. Muskerrak gazteak direnean ez ditu orbanik baizik eta gardatxoak.


ELIKADURA Intsektujalea da, hau da, intsektuak janez elikatzen da, arrak, zizareak, moluskuak eta armiarmak esaterako. Goizean eguzkia hartu eta animaliak bilatzera joaten da.


UGALKETA Udaberraian bikoteak sortzen dira eta arrak oso lurraldekoiak bihurtzen dira. Estalduraren ostean harri, tokoi etab-en azpian gordetzen ditu 7-15 arrautz zuri.


BIZILEKUA Zuhaixka-formako landaretza itxia dagoen habitat eguzkitsuetan aurkituta: baso irekiak, heskai, baso-bazter, zelai, lahardi, lubeta landarez estalia   etab-etan.


MOTAK Mota asko daude esaterako: Musker berdea, Gardatxoa, Schreiber muskerra… Batzuetan arrabio izeneko anfibioekin nahasi ohi da.

BITXIKERIAK Eguzkia hartzea gustoko du eta trapezista bikaina da. Katuek bezala badaki nola lurreratu min hartu gabe. Gainera kaimanen elikagaia gogokoena da. Neguko gau hotzetan negupasa ibili ohi da beste animalia batek egineko zuloan. Musker heldua lursaguen kabietan arrautza multzo osoak jan ditzake.